Nor garen

Kaixo! Kaixo!

Aratz naiz, Artatz Gallery- ren zuzendaria, sortzailea, eta artista baita ere. Marrazketan eta pinturan espezializatuta nago batez ere, baina estilo artistiko ezberdinak esperimentatzea gustatzen zait.

Duela denbora bat, Durangon (Bizkaia), artea eta jendearen arteko lotura sustatzeko espazio bat sortzeko "barne deia" sentitu nuen, eta hemen gaude. Oso pozik nago datorrenarekin eta irrikitan nago zuekin elkartzeko eta Artatz Gallery -n ongi etorria emateko.
Kalebarria kalean, 17an zure zain nago, arte zalea edo zure lana erakutsi nahi duen artista izanda ere.

Hemen nire "curriculum" profesionalari buruz gehiago kontatzen dizuet:

Aratz Azpiri Maurtua naiz, diziplina anitzeko artista eta galerista. Leioako Fakultatean Arte Ederretan graduatu nintzen, pinturan espezializatuz, eta duela gutxi Arte Teknologiko eta Performatibo Garaikideko Masterra amaitu dut. Nire ibilbide artistikoan zehar, hainbat pintura sari irabazi ditut, Durangoko Villa lehiaketan eta Zornotzako Zintzilik lehiaketan hainbat ediziotan.

Hauez gain, Berrizko Horma-irudi Pintura Lehiaketa irabazi nuen 2010ean, eta horrek aukera eman zidan nire ibilbideko lanik garrantzitsuenetako bat sortzeko: Berrizko kiroldegiko frontoia margotzea.

Orain proiektu berri honetan murgiltzen ari naiz, Artatz Gallery-n, eta horri esker nire artea eta bertako beste artisten artea publikoari erakusteko aukera izango dut, diziplina eta estilo askotatik. Gainera, jendearen arteko loturak ezartzeko eta Euskal Herriko eta Durangaldeko eskualdeko arte sektorea bultzatzeko aukera emango dit.

"Iritsiko da eguna non azenario bakar batek, begi berriekin ikusita, iraultza bat piztuko duena."

- Paul Cézanne -

Lankidetzan aritzen naizen artistak

Eva Kareaga

Arkitekta, eskultorea eta argazkilaria

Gerard Cullel

Margolaria

Susana Corbella

Zeramikalaria

Patricia Laiseka

Argazkilaria

Josu Maroto

Marrazkilari eta Margolaria