Oraigoan Eva Kareaga arkitekta, eskultore, grabatzaile eta argazkilariak “Egitura espazilak” erakusketa ekarri digu.
Interakzio sinbolikozko egiturak dira, zentzu, forma eta kokapen-erlazioak espazioan, non pieza eskultorikoek sare bat eratzen duten haien eta ikusgai dauden arkitekturako elemntuen artean.
Lan plastiko hau artistaren hurbileko hiri-ingurunearen, hau da Algortako (Getxo) behaketetatik eta azterketatik abiatzen da, non tokiko geologia eta arkitekturako elementuetan inspiratua dagoen. Grabitate ezaren eta argitasunaren sentzazioa lortzen du, proportzioen azterketari esker, material sendo eta opakoak, delikatu eta transluzidoekin nahasteari esker.
Zeramika oinarri hartuta, teknika eta material ezberdinakkonbinatzen ditu bere eskulturetan, eskaintzen dituen aukera eta moldakortasunagaitik. Alde batetik laginak hartzeko eta artistarentzat interesgarriak diren formak erreplikatzeko aukera ematen dio, hala nola harrien higadurak edo eraikuntza-elementuen ehundurak eta bestetik, forma geometrikoekin lan egiteko aukera ematen diolako.


