Paisaiak de Staëltzen

Erakusketa honen abiapuntua Nicolas de Staëlen margolanetan dago, XX. mendeko margolari errusiarraren obra oleoaren materialtasunaren eta kolorearen bizitasunaren ikerketan datza.

Beti abstrakzioaren eta figurazioaren arteko erdiko puntu batean mantentzen da bere lana, paisaiak eta giza irudiak abstraitzen zituen, baina beti ere jatorrizko formaren esentzia mantendu nahian.

Aratz Azpiriren erakusketa honetan de Staëlen esentziaren interpretazio bat ageri da, margolari errusiarraren paisaietan oinarrituz eta filtro bat balitz bezala erabiltzen du haren lana, hau da, “de Staëltzen” ditu paisaiak.

Esan beharra dago margolan hauetan agertzen diren paisaiak ez direla paisai errealetatik abiatzen, baizik eta artistaren imaginariotik sortzen direla eta margolan hauen izatea, oleoaren materialtasun eta intentzitatea aztertzea da, paisaia medio moduan erabiliz, de Staëlek egiten zuen bezala.

Margolanetaz gain, erakusketan barne badago ere bideo lan bat “Paisaiak distortzionatuz” izenburua duena. Bideo honetan aztertu nahi izan da artista ezberdinen begiradek nola paisai bera modu infinitoetan eraldatu dezakeen, artistaren filtrotik pasatu eta gero nola eraldatzen den paisaia alegia.

Horretarako lau paisai ezberdin aukeratu ditu Aratz Azpirik, aldi berean proiektatzen direnak eta etengabeko aldaketa batean sartuta daudenak, bizitzaren eta artearen metafora bisual bat.