Grabatua eta argia

“Grabatua eta argia” erakusketan, Aratz Azpiriren lanak ikusi ditzakegu, hainbat teknika ezberdinez egindako grabatuak dira, argazkigrabatuak, punta lehorrak eta xilografiak alegia. Teknika ezberdin hauek erabiltzen dira, batzuetan euren artean elkartuta ere, monotipoak eginez (grabatu bakarrak). 

Grabatuen eta iluminazioaren arteko jolasa ematen da erakusketan, ikusleak itzalen bitartez elkarreragin dezake grabatuekin kasu batzuetan, besteetan argia grabatuen atzetik dator, plano eta transparentziekin jolastuz. Ñabardura txikiak, opazitate zein transparentziak ageri dira lanetan, sotiltasunez, arreta haundia eskatzen duen erakusketa honetan.